Kirolak

Goierrin (Euskal Herri osoan bezala) kirolak bi taldetan sailka daitezke: Euskal Herriko kirol tradizionalak eta ez tradizionalak:


a) Kirol tradizionalak:


    Goierrin gehien praktikatzen den kirol tradizionala esku pilota da. Kirol hau frontoian egin ohi da banako edo binakako taldeak aurkari direlarik.


    Horrez gain, hainbat dira eguneroko bizitzaren deribatuak diren kirolak, langileek euren arteko konpetizio batzuk egiten zituzten, onena nor zen erakustearren, horren adibide dira:


  • Arraunlariak: garai batean arrantzara joaten zirenean aurrena iristen zenak arraina merkaturatzen zuelako.


  • Soka-tira


  • Harri jasotzailea:
  • Aizkolari: egurren industrikoek egiten zuten.
  • Segalaritza: zelaietako nekazariek, batik bat.
  • Dema:
    - Idi probak: 2 idiekin.

    - Asto probak: lehiakide bakoitzak asto batekin.

    - Gizon probak: 2 pertsonekin soilik.

    - Zaldi probak: zaldiekin.

  • Artzai txakurren frogak (pertsona batzuk ez dute krioltzat hartzen)
  • Txingak. 2 eskuetan pisua eramatea, garai batean esnea eraman ohi zuten.







b) Kirol ez tradizionalak:


    Goierrin hainbat kirol mota ditugu: futbola, txirrindularitza eta rugbia. 




    Kirolik ezagunena (Euskal Herri osoan bezala) futbola da eta goierritar gehienak Errealzaleak dira (gipuzkoar gehienak bezalaxe). Futboleko tenporada abuztuaren erdialdean hasten da (aurten 18n hasi zen) eta amaitu maiatzaren erdialdean (aurtengo kasuan 18n). Aurreko urtean Erreala Champions-erako sailkatu zen (kontuan hartu 10 urtez egon dela bertan jokatu gabe), horregatik Goierrin eta inguruan futbolak garrantzi handiagoa hartu du eta entusiasmoarekin animatzen du afizioak. 




    Horrez gain, txirrindularitza oso herrikoia da. Euskal Herrian, orokorrean, txirrindulari, ekipamendu eta txirrindularitza froga anitz daude. Munduko harrobirik onenetakoa du. Euskaltel Euskadi hemengo kanpaina ezagunena zen (orain dela gutxi desagertu baita).


    Hori gutxi balitz, menditasuna asko praktikatzen den kirola da. Kontuan hartuz Gipuzkoa nahiko menditsua dela, mendizaleek aukera paregabeak dituzte dugun inguruaz gozatzeko. Inguruko mendirik garrantzitsuenak honako hauek dira: Txindoki (Larraitzen), Aralar eta Aizkorri mendikatea.


Saskibaloia ere kirol popularra da (futbola baino gutxiago). Hemengo jendeak Euskal Herriko.


    Gerta daiteke, nahiz eta Goierri kostaldean ez egon, jendeak surf-a praktikatzen du, adibidez, denbora librean edo udan kostaldera joaten dira.

    Azken urte hauetan, rugby-a gero eta gehiago zabaltzen joan da, horren adibide da Ordiziako rugby taldea, zonalde honetan ezagunena dena. Kirol hau gazte-gaztetatik has gaitezke ikasten eta nabarmena da jende kopuruaren igoera azken urte hauetan. Denboraldia irailean hasi eta maiatzean amaitzen da, eta igande gehienetan eguerdiko 12etan Altamira estadioan ikus daitezke Ohorezko Mailako partida interesgarriak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina