Goierriko eskualde zoragarria ezagutzeko gogoz al zaudete? Bada, leku aproposera etorri zarete!
Gune hau sortzeko ideia euskarako klase batean izan genuen, proiektu bat egin behar baikenuen euskara sarean zabaltzeko. Konturatu ginen gure eskualdera turismoz etortzen diren guztiak adineko pertsonak direla, baina gure inguruak asko duela gazteei eskaintzeko. Beraz, mundu osoko gazteei zuzendutako blog bat egitea erabaki genuen, gure txoko xarmangarrira bidaia bat egiteko behar den informazio guztiarekin.
Aurki gure artean izatea espero dugu!